2008/04/24

Blogari Buruzko Galderak

Nabigazio Ziurra: Aipatu segurtazunez nabigatzeko gomendioetariko bat.

Internetaren Eraginak: Zeintzuk dira internetek gaur egun eskaintzen dituen zerbitzurik garrantzitsuenetarikoak? (bi aipatu)

Lehen Ekarpena:
Zer saiatuko gara eskeintzen ikasleei blog honen bidez?

Hezitzaileen erronka berria: Teknologia berriak direla eta, zeren beldur da irakaslegoa gaur egun?(aipatu bat)

Teknologia berrien arriskuak: Baliabide teknologikoei dagokienez, zeintzuk dira haurrengan gehien eragiten dutenak? (aipatu bat)

Eskolaren baloreak babestuz: Zein puntutan egiten dute talka Teknologia berriek eta eskolak?

Informazioaren gizartea: Zertan oinarritzen da arrakasta pertsonala eta profesionala informazioaren gizartean?

Ordenagailu pertsonalaren historia: Duela zenbat urte egin zen lehenengo ordenagailu pertsonala?


Bideojokoak eta beraien eragina: Bideojokoei dagokionez, aipatu haurraren garapenean egon daitekeen abantail bat eta desabantail bat.

Wiki: Zer da Wiki bat?

TEKNOLOGIA BERRIAK, HEZITZAILEEN ERRONKA GAUR EGUN





Teknologia berrien bizi garela argi dago, apurka-apurka gure bizitzako esparru guztietan sartzen ari den fenomeno gisa. Bizi moduak aldatuz doaz, hortaz, bai lan munduan eta baita asialdiaz disfrutatzeko moduak ere. Honek guztiak eragin zuzena dauka hezkuntzan; jakina denez, hezkuntza sistemaren egin beharra, haurrak gizarteratzean eta beraien nortasunean esku hartzeko egin beharreko guztia egitean datza. Hortaz, bi erronka eta aferari aurre egin behar dio eskolak gaur egun.

Alde batetik, berebiziko garrantzia dauka eskolaren egokitzapena gizartearen eskakizun berri hauetara. Aldaketa curricular bat behar izateaz gain, hezitzaileen eten gabeko formakuntzan izan behar du bere eragina, hauek baitira hezkuntza sistemaren baliabideen artean haurrekin elkarreragite zuzenean daudenak. Era honetan, irakasle bati eguneratze zientifikoa eta didaktikan jakintzak gaurkotzea eskatzenaz gain, honako konpetentzia hauek exijitzen zaizkio:


- IKT-en aurrean jarrera irekia eta baikorra izatea
- IKT-ak hezkuntza munduan ezagutu eta erabili
- Irakaslearen ezagutza alorrean IKT-ei ematen zaienerabilpena ezagutu
- Curriculuma IKT-ak kontuan izanik planifikatzeko ohitura hartu
- IKT-en erabilpena aintzat hartzen duten jarduera formatiboak diseinatu gelan
- IKT-en erabilpena behin eta berriro ebaluatu

Bestetik, haurrak gizarteratzeko orduan hezitzaileek esklusibitatea galtzen ari direla ikusten ari dira. Beste gauzen artean, internet eta hedabideen bitartez mundu zabala ezagutzeko aukera handiak izaten dituzte, eta arlo askotan , zaharkituak gelditze hasi diren irakasle askori aurre hartzen diote.

Honen guztiarengatik, hezitzaileen artean beldurra eta zalantza zabaltzen hasia da. Izan ere, hiru mailatan somatzen da hauen kezka.

- Maila akademikoan: egungo irakasleak beste era batetara hezituak izan dira eta teknologi berri hauetara egokitzeak izugarrizko esfortzua eskatu eta ziurtasun falta eragiten die.
- Maila laboralean: batez ere langabezia eta eten gabeko formakuntza izatearen beharra dela eta.
- Maila profesional eta etikoan: hedabide eta inerneten bitartez zabaltzen diren mezu asko kontraesnean jartzen dira eskoletan igorri nahi direnekin. Honek, hezitzaileen lana bikoiztu egiten du.

Hau guztia, hala bada ere, hasierako sustoa besterik ez izatea espero dut, eta irakaslegoaren indarrez eta denboraren poderioz, Teknologien gizarte honetan bizitzeko eta lan egiteko gai izango garenaren esperantza izan behar dugu.

2008/04/22

NABIGAZIO ZIURRA


Komunikazio Teknologien Institutu espainiarraren (INTECO) arabera, interneten konektaturik dagoen populazioaren heren batek iruzur ekonomikoak jasan ditu, eta iruzurra jasotzen duen internauta bakoitzari bataz beste 600 bat euro kentzea lortzen dute. Beraz, nahiz eta zifra zehatzen emaitzarik inon ez egon, interneteko iruzurrek mundu zabalean barrena milaka milioi euro mugiarazten dute.



Gaur egun sarearen bidez erosketak edota bankuko gestioak egiten dituzten pertsonen kopurua etengabeki igotzen doa. Gizartea, teknologi berrietara egokituz doan heinean, berauen abantailak eta erraztasunak ezagutzen ditu, baina askok segurtasun arau batzuk ez betetzeagatik, berandu konturatzen dira teknologi berri hauek ere beraien arriskua izan ditzaketela.









Sarearen bidez egiten den iruzurrik ohikoena, banketxe ezagunen web orrien kopiak egitean datza. Iruzurtiak behin zeure banketxearen web orria dela sinestarazten dizunean, edozein eragiketa dela-eta, zeure kontu zenbakiko gakoa sar dezazun lortuko du. Eta behin zeure gakoa duela, benetako banketxeko web orrian, zeure kontu zenbakitik nahi duen diru guztia atera dezake. Iruzur mota hau banketxetako web orriez gain uztezko salerosketa web orrien bidez ere egiten da.


Segurtasunez nabigatzeko gomendioak



Iruzurgileen lehen nahia, uztezko iruzurdun bakoitzaren posta elektronikoko helbidea jakitea da, horren ondoren bakoitzaren posta elektronikoko gakoa lortzera pasa izaten dira, eta azkenik ahal duten eta datu pribatu gehien lortzea izaten dute helburu. Egin beharreko guzti hau betetzeko iruzurgile askok baliabide eta formakuntza anitza izaten dute, ala eta guztiz, haiei eginbeharrekoak zailtzeko asmoz honako gomendio hauek jarrai ditzakegu:



-Gure posta elektroniko helbidea pertsona ezagunekin eta entitate ofizialetan bakarrik erabili.

Askotan salerosketa bat edo web orri batzuetako bazkide izateko posta elektroniko bat eskatzen dute, kasu hauetarako bi irtenbide erraz ditugu; edo ekintza hauek burutzeko espresuki sortu bigarren posta elektroniko bat, edo erabili eta botatzeko posta elektroniko bat sortu. Bigarren bide hau lehena baino egokiagoa eta seguruagoa da. Jadanik honen erabilera nahiko zabaldua dago munduan zehar, eta horren adibide ditugu spamgourmet.com edo yahoo! mail-ekoek eskaintzen dituzten momentuzko posta elektroniko zerbitzuak.



-Sarea zeharkatzen duten mezu masiboei ez erantzutea.

Hedabide hau da izurgileek iruzurra sartzeko pertsonen helbideak topatzeko modurik eraginkorrena. Bestalde mezuak berak gure ordenagailua kutsatu dezake birus baten bidez, edota epe luzerako kaltegarriago izan daiteken geure informazioaren espioitza egin. Gaur egun posta elektronikoko zerbitzu denek "spam" sistema dute txertaturik. Sistema honek mezu arrotz gehientsuenak iragaztea lortzen du, baina ala ere beti daude mezu gutxi batzuk sistema honetatik ere eskapatzea lortzen dutenak.



-Bankuko gestioak edota salerosketak egiterakoan konexio segurua eskaintzen duten helbideak erabili, hau da "https" motakoak.

Nahiz eta ehuneko ehunean seguruak izatea ezin digute ziurtatu, beraien fiagarritasun maila oso altua da.



-Konpromiso handieneko helbideak nabigatzailean beti eskuz idatzi.

Bankuko txartelaren kodea sartu behar duzunean, ez sartu inoiz email baten edo web orri baten esteka klikatuz, eta ez itzazu ezta gogokoen artean gorde. Hobe da, nahiz eta apur bat gehiago kosta, helbidea nabigatzailean beti eskuz idaztea.


Erosketak segurtasunez egiteko neurriak


Komertzio elektronikoko web orri gehienak (diskoak, liburuak, sarrerak, janaria...saltzen dutenak), gaur egun, oso segurtasun sistema altuak dituzte. Zerbitzu hauetan bankuko kontu korronte zenbakia erabiltzea ez da zertan arriskutsua izan behar, baina hala ere hurrengo neurriak erabiltzea ez liguke inolako kalterik ekarriko:


-Ez erosi sareko edozein tokitan. Hobe da izen handiko edo ezagunak diren enpresen zerbitzuak erabiltzea.


-Ahal den guztietan errenboltsoz erosi. Horrela, erositakoa, eskatutakoa den ikusteko aukera izango duzu ordaindu baino lehen.


-Salneurriaren parte bat edo zati osoa lehenagotik ordaintzeko eskatzen dizuetenean mikro-ordainketa zerbitzuak (paypal) erabili. Momenturako kontu korronteak dira, hauetan erabiltzaileak premien araberako diru kopuru bat izango du gordeta. Gainera sistema honek ez du behin ere erakusten banku daturik.


-Segurtatu zaitez erabiltzen duzun zerbitzuak, legeak arautzen duen bezala, fakturak egiteko aukera ematen duela.


-Erabili zerbitzu seguruak, hau da "https" motatakoak. Beste kolore batekoa izango den helbide barran sarraila moduko irudi bat agertuko zaigu, kudeaketa bidea inorekin konpartitzen ez duzunaren seinale.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA



Hedabideen eta, batez ere, internet-en etorrerak informazioaren gizarte baten eraikuntza eragin dute eta, honen ondorioz, arrakasta pertsonala eta profesionala informazioaren jabetzan oinarritzen da. Era berean, baliabide teknologiko hauen bitartez datuen eskuraketa anitza eta berehalakoa izanik, edonor nahi izan besteko informazioaren jabe izan daitekeela suposatu daiteke.

Hala ere, baliabide hauen menperatzean eta informazioa bilatzeko gaitasunean oinarritu beharko genuke arrakasta. Eta hau da, hain zuzen ere, hezkuntza sistemak egun duen erronka nagusia. Hortaz, berebiziko garrantzia hartzen du honen erabilerak eskolan; alde batetik ikasleei tresna berri hauen erabileran gaitzerako orduan eta bestetik, informazioa era egokian bilatzen ikas dezaten.

Dena den, ikasleei aukerak ematea garrantzitsua bada ere, ezin ahaztu, hezkuntzatik kanpo daudenak eta baliabide hauen beharra ere daukatenak. Hortaz, gizartearen osotasunera zabaldu beharreko hezkuntza izan beharko lukeela uste dut, nahi duen guztiak informazioa bereganatzeko eskubidea baitu.

Honen arira, horain urte batzuk Euskal Gobernuak abian jarri izan zuen, interneta etxe-bizitza guztietara helarazteko, besteak beste, Konekta Zaitez , Internet Eskola eta beste hainbat kanpaina jarri dira martxan. Ez dakit honen arrakasta zenbatekoa izan zen eta Euskal Herriko biztanleriaren zenbatekoak parte hartu zuen, baina, erabateko aldaketa sakon baten aurrean aurkitzen gara egun eta batzuri aldaketa honetara egokitzea kosta izan zaigu eta askenean, kanpainak eta laguntzak baino, beharrak bultzatzen gaitu teknologi berri hauek gogoz jasotzera.

2008/04/18

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINAK ETA ARRISKUAK GAZTERIAN






Gaur egun, teknologia berriek hezkuntza informalaren bide eragingarrienetako bat osatzen dute. Agente sozializatzaile moduan, izugarria da beraien eragina eta mezuen berreketa. Honetaz gain, eten gabe gero eta indar handiagoz barneratzen ari da haurren ohituretan. Hortaz, egungo gizartea, teknologiak manipulaturiko gizartea dela baieztatu dezakegu.

Honen guztiaren arriskuak somatzen hasiak dira jadanik. Izan ere, teknologia berriek eta hedabideek zama ideologiko handia dute eta errealitatearen deformatzaileak izatera heldu daitezke, jarrera kritiko batekin erabiltzen ez badira. Era berean, eta batez ere interneten erabilerari dagokionez, edukiak gurasoen kontroletik kanpo gelditzen dira zer ikusi eta norekin harremanetan jartzen diren haurrek soilik eta bakarrik erabakitzen dutelarik.

Teknologia berriek, hortaz, influentzia izugarria izaten dute haurren hezkuntzan eta ondorio kaltegarri eragiten ditu beraiengan. Denen artean, eragilerik garrantzitsuenak honako hauek dira:
a) Hedabideak: estereotipoz kutsaturikoa, helarazten dituzten edukiak bortxakerira eta kontsumismora bultzatzen ditu haurrak. Era berean, honen erabilera neurrigabea eskola errendimendua gutxitu eta loditasuna eragiten du.
b) Internet: izaera birtualaren ondorioz, haurrek errealitatea eta fikzioa nahazteko joera izaten dute, eta baita, frustazioak onartzeko zailtasuna ere.
c) Bideojokoak: beraiena ez den mundu bat bizitzen laguntzen ditu haurrak, batzutan oso arriskutzua izan daitekeena. Izan ere, edukiek balore gabezi bat azaltzen dute eta errealitate hurbiletik urruntzen ditu eten gabe.

Hau guztia dela eta, gurasoek eta, orokorrean, gizarteak bere larritasuna adierazten hasia da. Ikereketa baten arabera, kezkarik nagusienak pornografiari buruzko edukiak, ezezagunekin hitzorduak eta norberaren datuak edonorri helaraztearen ingurukoak dira.

Arrisku eta eragin hauek ekiditzeko hainbat bide jartzen hasiak dira bai erakunde publiko zein pribatuen eskutik. Izan ere, eta besteak beste, 2004ko abenduaren 9an gobernuak eta telebista publiko eta pribatuek konpromiso bat sinatu zuten. Kodigo honen arabera, telebista kate guztiek, arratsaldeko 5etatik gaueko 8ak arte, ez zituzten haurrentzako kaltegarriak izan zitezkeen emanaldirik eskaini. Horrela eta guztiz ere, kate gehienek bere horretan ziharduten.

2008/04/14

INTERNETAREN ERAGINA





Gaur egun gizartean gehien eragiten duen teknologi berria interneta dugu zalantzarik gabe.
Interneten bidez edonorekin harremanak izateko edota informazioa trukatzeako posibilitatea dugu.
Aisialditik aparte, guri, ikasleak garenori ere, baliabide hau ezinbesteko tresna bilakatu zaigu lanak egiteko garaian.
Internetaren historiari erreparatzen badiogu, berez 60. hamarkan jaio da, EEUUko defentsa sailak sortua. Hasiera baten guda helburua izan badu ere, 80. eta 90. hamarkadetan eduki duen hedapen handia dela-eta gaur egun edozertarako baliagarri bihurtu da.
Internetaren munduan askorik sartuta ez gaudenok, interneta bera zegidan elkar erlazionatzen dugu www (World Wide Web) hizkiekin, baina ez dugu ahaztu behar sistema hau internetek duen zerbitzu bat besterik ez dela.
Internetak zerbitzu anitz eskaini ditzakeen arren, laburbilduz, gaur eguneko zerbitzu garrantzitsuenak honako hauek dira:



-Bilatzaileak: Edozein gairi buruzko informazioa aurkitzeko balio dute. Sarean miloika web gune daudenez, bilatzaileek, hitzen bitartez, erabiltzaileari interesatu ahal zaizkion web orriak bilatu eta beraietan zuzenki sartzeko parada eskainiko dio. Nahiz eta mundu osoan bilatzailerik ezagunena google izan, euskaraz ere jadanik baditugu hainbat bilatzaile, besteak beste kaixo, jalgi, elebila edo sustatu.



-Posta elektronikoa: Bi erabiltzaile edo gehiagoren arteko mesu trukaketa ahalbidetzen du. Hau da, XX. mende arte eskuz idatzitako posta gutunak egin izan duena egiten du, baina era honetan gutunak jasotzailearengana heltzeko ez du denbora tarterik behar, eta bidaltzaileari ez dio inolako gasturik eragingo. Posta elektronikoaren ikur ezaugarriena @ da.



-Txata: Bi pertsona edo gehiagoren arteko mezu trukaketa da, mezuak bat batean ematen direla dutelarik ezaugarririk nagusiena. Txat zerbitzariak orokorrak, tematikoak, bikotekoak, taldekoak, publikoak edo pribatuak izan daitezke. Baina txat guztien ezaugarririk nagusiena, beraietan erabiltzen den idazkera bizia, laburtua eta sinbolikoa da.



-Foroa: Txatak duen funtzio bera du, baina kasu honetan mesuak ez dira bat batean egiten. Foro baten idatzitakoa webgune baten eskegita geratuko da, eta gero, mesu honi, forora sartzen den edozein erabiltzailek erantzun diezaioke. Ohikoena, eztabaida sakonak edo informazio trukaketa espezializatuak egiteko erabiltzea da.



-Artxibo trukaketa: Artxibo trukaketak ordenagailu batetik beste ordenagailu batera artxiboak deskargatzea ahalbidetzen du sistema FTP (Fitxategien trasnferentzia protokoloa) baten bidez. Gaur egun zerbitzu hau oso hedatua dago mundu guztian zehar, gehien bat musika eta filmeen deskargak direla-eta.



-Bideo konferentzia: Bideo konferentzia ahotsa eta irudia dituen txat modalitatea da, eta bat batean elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen du. Bideo konferentzia bat izateko, beharrezkoa da kamera berezi bat (webcam), mikrofono bat eta bozgorailu batzuk izatea. Gainera hitz egiten den bitartean ere, posible da artxiboak eta mezu idatziak trukatzea.


2008/04/09

LEHEN EKARPENA

Unibertsitateko Heziketa fisikoko irakasle ikasketetan 3. mailan gauden hirukote bat gara. Ikasturte honetako azken lau hilabete honetan Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak izeneko asignatura bat daukagu, eta berau gainditzeko baldintza batetariko bat blog bat sortu eta garatzea da.

Printzipioz gure taldeari egokitu zaigun gaia "Informazioa eta Komunikazioa gizartean" da, baina gai hau oso zehaztua ez dagoenez gizarteak dituen teknologi berrietara egokitu dugu. Hortik dator blogari jarri diogun TeknoBerriGizartean izena.

Oraindik ziur asko ez dakigu zer nolako ekarpenak eskeintzeko parada izango dugun, baina gutxienez saiatuko gara ikasle zaienentzako baliagarria suertatu ahal zaizuen informazio bat ematen, edo informazio hori non topa dezakezuen.

Hasteko, aipatu dudan asignatura honetan, fotostory-ak nola egiten diren ikasi dugunez, gure inguruko teknologia berrien adibide sume bat egin dugu.