2008/04/22

INFORMAZIOAREN GIZARTEA



Hedabideen eta, batez ere, internet-en etorrerak informazioaren gizarte baten eraikuntza eragin dute eta, honen ondorioz, arrakasta pertsonala eta profesionala informazioaren jabetzan oinarritzen da. Era berean, baliabide teknologiko hauen bitartez datuen eskuraketa anitza eta berehalakoa izanik, edonor nahi izan besteko informazioaren jabe izan daitekeela suposatu daiteke.

Hala ere, baliabide hauen menperatzean eta informazioa bilatzeko gaitasunean oinarritu beharko genuke arrakasta. Eta hau da, hain zuzen ere, hezkuntza sistemak egun duen erronka nagusia. Hortaz, berebiziko garrantzia hartzen du honen erabilerak eskolan; alde batetik ikasleei tresna berri hauen erabileran gaitzerako orduan eta bestetik, informazioa era egokian bilatzen ikas dezaten.

Dena den, ikasleei aukerak ematea garrantzitsua bada ere, ezin ahaztu, hezkuntzatik kanpo daudenak eta baliabide hauen beharra ere daukatenak. Hortaz, gizartearen osotasunera zabaldu beharreko hezkuntza izan beharko lukeela uste dut, nahi duen guztiak informazioa bereganatzeko eskubidea baitu.

Honen arira, horain urte batzuk Euskal Gobernuak abian jarri izan zuen, interneta etxe-bizitza guztietara helarazteko, besteak beste, Konekta Zaitez , Internet Eskola eta beste hainbat kanpaina jarri dira martxan. Ez dakit honen arrakasta zenbatekoa izan zen eta Euskal Herriko biztanleriaren zenbatekoak parte hartu zuen, baina, erabateko aldaketa sakon baten aurrean aurkitzen gara egun eta batzuri aldaketa honetara egokitzea kosta izan zaigu eta askenean, kanpainak eta laguntzak baino, beharrak bultzatzen gaitu teknologi berri hauek gogoz jasotzera.

No hay comentarios: