2008/04/24

TEKNOLOGIA BERRIAK, HEZITZAILEEN ERRONKA GAUR EGUN





Teknologia berrien bizi garela argi dago, apurka-apurka gure bizitzako esparru guztietan sartzen ari den fenomeno gisa. Bizi moduak aldatuz doaz, hortaz, bai lan munduan eta baita asialdiaz disfrutatzeko moduak ere. Honek guztiak eragin zuzena dauka hezkuntzan; jakina denez, hezkuntza sistemaren egin beharra, haurrak gizarteratzean eta beraien nortasunean esku hartzeko egin beharreko guztia egitean datza. Hortaz, bi erronka eta aferari aurre egin behar dio eskolak gaur egun.

Alde batetik, berebiziko garrantzia dauka eskolaren egokitzapena gizartearen eskakizun berri hauetara. Aldaketa curricular bat behar izateaz gain, hezitzaileen eten gabeko formakuntzan izan behar du bere eragina, hauek baitira hezkuntza sistemaren baliabideen artean haurrekin elkarreragite zuzenean daudenak. Era honetan, irakasle bati eguneratze zientifikoa eta didaktikan jakintzak gaurkotzea eskatzenaz gain, honako konpetentzia hauek exijitzen zaizkio:


- IKT-en aurrean jarrera irekia eta baikorra izatea
- IKT-ak hezkuntza munduan ezagutu eta erabili
- Irakaslearen ezagutza alorrean IKT-ei ematen zaienerabilpena ezagutu
- Curriculuma IKT-ak kontuan izanik planifikatzeko ohitura hartu
- IKT-en erabilpena aintzat hartzen duten jarduera formatiboak diseinatu gelan
- IKT-en erabilpena behin eta berriro ebaluatu

Bestetik, haurrak gizarteratzeko orduan hezitzaileek esklusibitatea galtzen ari direla ikusten ari dira. Beste gauzen artean, internet eta hedabideen bitartez mundu zabala ezagutzeko aukera handiak izaten dituzte, eta arlo askotan , zaharkituak gelditze hasi diren irakasle askori aurre hartzen diote.

Honen guztiarengatik, hezitzaileen artean beldurra eta zalantza zabaltzen hasia da. Izan ere, hiru mailatan somatzen da hauen kezka.

- Maila akademikoan: egungo irakasleak beste era batetara hezituak izan dira eta teknologi berri hauetara egokitzeak izugarrizko esfortzua eskatu eta ziurtasun falta eragiten die.
- Maila laboralean: batez ere langabezia eta eten gabeko formakuntza izatearen beharra dela eta.
- Maila profesional eta etikoan: hedabide eta inerneten bitartez zabaltzen diren mezu asko kontraesnean jartzen dira eskoletan igorri nahi direnekin. Honek, hezitzaileen lana bikoiztu egiten du.

Hau guztia, hala bada ere, hasierako sustoa besterik ez izatea espero dut, eta irakaslegoaren indarrez eta denboraren poderioz, Teknologien gizarte honetan bizitzeko eta lan egiteko gai izango garenaren esperantza izan behar dugu.

No hay comentarios: