2008/04/14

INTERNETAREN ERAGINA





Gaur egun gizartean gehien eragiten duen teknologi berria interneta dugu zalantzarik gabe.
Interneten bidez edonorekin harremanak izateko edota informazioa trukatzeako posibilitatea dugu.
Aisialditik aparte, guri, ikasleak garenori ere, baliabide hau ezinbesteko tresna bilakatu zaigu lanak egiteko garaian.
Internetaren historiari erreparatzen badiogu, berez 60. hamarkan jaio da, EEUUko defentsa sailak sortua. Hasiera baten guda helburua izan badu ere, 80. eta 90. hamarkadetan eduki duen hedapen handia dela-eta gaur egun edozertarako baliagarri bihurtu da.
Internetaren munduan askorik sartuta ez gaudenok, interneta bera zegidan elkar erlazionatzen dugu www (World Wide Web) hizkiekin, baina ez dugu ahaztu behar sistema hau internetek duen zerbitzu bat besterik ez dela.
Internetak zerbitzu anitz eskaini ditzakeen arren, laburbilduz, gaur eguneko zerbitzu garrantzitsuenak honako hauek dira:



-Bilatzaileak: Edozein gairi buruzko informazioa aurkitzeko balio dute. Sarean miloika web gune daudenez, bilatzaileek, hitzen bitartez, erabiltzaileari interesatu ahal zaizkion web orriak bilatu eta beraietan zuzenki sartzeko parada eskainiko dio. Nahiz eta mundu osoan bilatzailerik ezagunena google izan, euskaraz ere jadanik baditugu hainbat bilatzaile, besteak beste kaixo, jalgi, elebila edo sustatu.



-Posta elektronikoa: Bi erabiltzaile edo gehiagoren arteko mesu trukaketa ahalbidetzen du. Hau da, XX. mende arte eskuz idatzitako posta gutunak egin izan duena egiten du, baina era honetan gutunak jasotzailearengana heltzeko ez du denbora tarterik behar, eta bidaltzaileari ez dio inolako gasturik eragingo. Posta elektronikoaren ikur ezaugarriena @ da.



-Txata: Bi pertsona edo gehiagoren arteko mezu trukaketa da, mezuak bat batean ematen direla dutelarik ezaugarririk nagusiena. Txat zerbitzariak orokorrak, tematikoak, bikotekoak, taldekoak, publikoak edo pribatuak izan daitezke. Baina txat guztien ezaugarririk nagusiena, beraietan erabiltzen den idazkera bizia, laburtua eta sinbolikoa da.



-Foroa: Txatak duen funtzio bera du, baina kasu honetan mesuak ez dira bat batean egiten. Foro baten idatzitakoa webgune baten eskegita geratuko da, eta gero, mesu honi, forora sartzen den edozein erabiltzailek erantzun diezaioke. Ohikoena, eztabaida sakonak edo informazio trukaketa espezializatuak egiteko erabiltzea da.



-Artxibo trukaketa: Artxibo trukaketak ordenagailu batetik beste ordenagailu batera artxiboak deskargatzea ahalbidetzen du sistema FTP (Fitxategien trasnferentzia protokoloa) baten bidez. Gaur egun zerbitzu hau oso hedatua dago mundu guztian zehar, gehien bat musika eta filmeen deskargak direla-eta.



-Bideo konferentzia: Bideo konferentzia ahotsa eta irudia dituen txat modalitatea da, eta bat batean elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen du. Bideo konferentzia bat izateko, beharrezkoa da kamera berezi bat (webcam), mikrofono bat eta bozgorailu batzuk izatea. Gainera hitz egiten den bitartean ere, posible da artxiboak eta mezu idatziak trukatzea.


No hay comentarios: