2008/04/22

NABIGAZIO ZIURRA


Komunikazio Teknologien Institutu espainiarraren (INTECO) arabera, interneten konektaturik dagoen populazioaren heren batek iruzur ekonomikoak jasan ditu, eta iruzurra jasotzen duen internauta bakoitzari bataz beste 600 bat euro kentzea lortzen dute. Beraz, nahiz eta zifra zehatzen emaitzarik inon ez egon, interneteko iruzurrek mundu zabalean barrena milaka milioi euro mugiarazten dute.



Gaur egun sarearen bidez erosketak edota bankuko gestioak egiten dituzten pertsonen kopurua etengabeki igotzen doa. Gizartea, teknologi berrietara egokituz doan heinean, berauen abantailak eta erraztasunak ezagutzen ditu, baina askok segurtasun arau batzuk ez betetzeagatik, berandu konturatzen dira teknologi berri hauek ere beraien arriskua izan ditzaketela.









Sarearen bidez egiten den iruzurrik ohikoena, banketxe ezagunen web orrien kopiak egitean datza. Iruzurtiak behin zeure banketxearen web orria dela sinestarazten dizunean, edozein eragiketa dela-eta, zeure kontu zenbakiko gakoa sar dezazun lortuko du. Eta behin zeure gakoa duela, benetako banketxeko web orrian, zeure kontu zenbakitik nahi duen diru guztia atera dezake. Iruzur mota hau banketxetako web orriez gain uztezko salerosketa web orrien bidez ere egiten da.


Segurtasunez nabigatzeko gomendioak



Iruzurgileen lehen nahia, uztezko iruzurdun bakoitzaren posta elektronikoko helbidea jakitea da, horren ondoren bakoitzaren posta elektronikoko gakoa lortzera pasa izaten dira, eta azkenik ahal duten eta datu pribatu gehien lortzea izaten dute helburu. Egin beharreko guzti hau betetzeko iruzurgile askok baliabide eta formakuntza anitza izaten dute, ala eta guztiz, haiei eginbeharrekoak zailtzeko asmoz honako gomendio hauek jarrai ditzakegu:



-Gure posta elektroniko helbidea pertsona ezagunekin eta entitate ofizialetan bakarrik erabili.

Askotan salerosketa bat edo web orri batzuetako bazkide izateko posta elektroniko bat eskatzen dute, kasu hauetarako bi irtenbide erraz ditugu; edo ekintza hauek burutzeko espresuki sortu bigarren posta elektroniko bat, edo erabili eta botatzeko posta elektroniko bat sortu. Bigarren bide hau lehena baino egokiagoa eta seguruagoa da. Jadanik honen erabilera nahiko zabaldua dago munduan zehar, eta horren adibide ditugu spamgourmet.com edo yahoo! mail-ekoek eskaintzen dituzten momentuzko posta elektroniko zerbitzuak.



-Sarea zeharkatzen duten mezu masiboei ez erantzutea.

Hedabide hau da izurgileek iruzurra sartzeko pertsonen helbideak topatzeko modurik eraginkorrena. Bestalde mezuak berak gure ordenagailua kutsatu dezake birus baten bidez, edota epe luzerako kaltegarriago izan daiteken geure informazioaren espioitza egin. Gaur egun posta elektronikoko zerbitzu denek "spam" sistema dute txertaturik. Sistema honek mezu arrotz gehientsuenak iragaztea lortzen du, baina ala ere beti daude mezu gutxi batzuk sistema honetatik ere eskapatzea lortzen dutenak.



-Bankuko gestioak edota salerosketak egiterakoan konexio segurua eskaintzen duten helbideak erabili, hau da "https" motakoak.

Nahiz eta ehuneko ehunean seguruak izatea ezin digute ziurtatu, beraien fiagarritasun maila oso altua da.



-Konpromiso handieneko helbideak nabigatzailean beti eskuz idatzi.

Bankuko txartelaren kodea sartu behar duzunean, ez sartu inoiz email baten edo web orri baten esteka klikatuz, eta ez itzazu ezta gogokoen artean gorde. Hobe da, nahiz eta apur bat gehiago kosta, helbidea nabigatzailean beti eskuz idaztea.


Erosketak segurtasunez egiteko neurriak


Komertzio elektronikoko web orri gehienak (diskoak, liburuak, sarrerak, janaria...saltzen dutenak), gaur egun, oso segurtasun sistema altuak dituzte. Zerbitzu hauetan bankuko kontu korronte zenbakia erabiltzea ez da zertan arriskutsua izan behar, baina hala ere hurrengo neurriak erabiltzea ez liguke inolako kalterik ekarriko:


-Ez erosi sareko edozein tokitan. Hobe da izen handiko edo ezagunak diren enpresen zerbitzuak erabiltzea.


-Ahal den guztietan errenboltsoz erosi. Horrela, erositakoa, eskatutakoa den ikusteko aukera izango duzu ordaindu baino lehen.


-Salneurriaren parte bat edo zati osoa lehenagotik ordaintzeko eskatzen dizuetenean mikro-ordainketa zerbitzuak (paypal) erabili. Momenturako kontu korronteak dira, hauetan erabiltzaileak premien araberako diru kopuru bat izango du gordeta. Gainera sistema honek ez du behin ere erakusten banku daturik.


-Segurtatu zaitez erabiltzen duzun zerbitzuak, legeak arautzen duen bezala, fakturak egiteko aukera ematen duela.


-Erabili zerbitzu seguruak, hau da "https" motatakoak. Beste kolore batekoa izango den helbide barran sarraila moduko irudi bat agertuko zaigu, kudeaketa bidea inorekin konpartitzen ez duzunaren seinale.

No hay comentarios: