2008/05/06

ESKOLAREN BALOREAK BABESTUZ





Blog honen hainbat ekarpenetan aipatu izan dugu eskolak ahalegin handia egin behar duela Teknologi Berrien ekarpenetara egokitzeko. Hala ere, burutada guztiak ikuspegi akademiko batetik eginak dira, batez ere, eta eskolaren helburuak giza esparrua ere ikutzea nahi dute. Hau da, balore jakin batzuk transmititzen saiatzen da, hala nola, munduaren ikuspegi zabal eta kritikoa landuz, norberaren burua maitatzen ikasiz eta bizilagunarenganako errespetua garatuz.

Puntu honetan, hain zuzen, egitendu talka hezkuntzak Teknologia Berriek igorritako hainbat edukirekin. Informaziorik liluragarriena eta eskuragarriena da kalte handien egin dezakeena, munduaren ikuspuntu itxia eta murritza azaltzen baitu. Hauen bitartez, nola jantzi, zer jan, zer ikusi, zer da ona, zer txarra,… eta arriskutsuena, NOLA IZAN esaten digute.

Ekarpen hau, batez ere, hezitzaileei zuzendurik dago, gure jarrera eta transmititzen duguna balore etikoekin arduratsua izan behar baitu. Era berean, hausnarketa sakon bat egitera gonbidatzen ditut, erantzukizuna beraiena (edo izatekoak garen irakasleena) soilik ez bada ere, gure esku-hartzeak eragin handia izan dezakeela uste baitut.

No hay comentarios: