Duela 39 urte, hasi zen oraingo ordenagailu pertsonalen aintzindaria sortzen. Hasiera batean, kalkulagailu baten osagaia izan behar zenerako proiektua, ondoren ordenagailu pertsonala izango zen mikroprozesatzailea sortu zen.

Mikroprozesatzailea, oraindik ere, ez zuen baliorik, ez baitzitzaion hizkuntzarik ezta programarik ezartzen. Eta hori izan zen hurrengo urratsa, sistema eragileen sorrera: CP/M. Salmentan egon zen lehenengo ordenagailua, 1973an atera zen, baina ez zuen, bere sortzaileek espero zuten arrakaztarik izan. Hiru urte beranduago, orain hain ezaguna den, Apple jaio eta urte batzuetara, beste marka ugari agertu ziren, lehiakeditasuna jaioz.
Baina 1981erarte ez zen, orain ezagutzen dugun, lehenengo ordenagailu pertsonala jaio. IBMren eskutik etorri zen, eta ordungo merkatua bultzakada izugarria jaso zuen. Hemendik aurrera, ordenagailuen bilakaera azkarra izan da, hasiera batean, gutxi batzuk eskuragarri zuten gailua gizarteko esparru desberdinetan zehar hedatu egin delarik. Bere funtzioak, gero eta anitzagoak dira, eta bere hedapena, gero eta herrialde gehiagotara zabaldu dela. Grafika aldetik, zein abiadura aldetik izan diren hobekuntzak oso produktu liluragarria bilakatu du.
Azken urteetan egon den aurrerapenik haundiena, tamainaren aldetik egin da, gero eta ordenagailu txikiagoak sortzen dabiltzalarik, honek ez dizkiolarik inongo funtziorik eragozten

No hay comentarios:
Publicar un comentario