2008/05/19

WIKI

Wiki hitza hawaiar wikiwiki-tik dator, honen esanahia "azkar" delarik. 1994. urtean Ward Cunningham-ek hitz bera erabili zuen bere asmakizuna izendatzeko. Zera asmatu zuen: eratze, elkartrukatze eta berrikustatze sistema bat. Hau da, web horri bat, non, bertan sartzen diren erabiltzaileak, informazio berria sartu dezaketen, sortuta dagoena aldatu edota barruan dagoena irakurri.



Interneta erabiltzen duten gehienek, noizbait, wikipediari buruz entzun izan dute; hau da, zalantzarik gabe, wiki sistemaren adibiderik honena. Guztion artean sortutako entziklopedia librerik handiena. Bertan, bakoitzak, nahi duen gaiari buruz informazioa sartu dezakeelarik. 2001. urtean eratu zen eta orain arte, milioi ta erdi inguruko ekarpen daude, eta kopuru hau etengabe handitzen doa. Hizkuntzaren aldetik, ingelesa da gehien erabiltzen dena, baina badaukagu euskarazko bertsioa, 2003an hasitako entziklopedia eta une honetan 26.000 artikulo dituena.




Wiki baten erabilpena oso erraza da, egin beharreko bakarra, sartutako informazioa gordetzea baita. Edonork egin dezakeelarik, ezbaita informatikako ezagupen handirik behar, eta hori da hain zuzen, sistema honen arrakaztaren arrazoirik nagusiena. Sistema librea izanik, norberak bere wiki gunea eratu dezake eta lagun zein lankideekin elkarerabili.

- Idatzitakoa gustokoa ez bada edota erabiltzaileok erabakitzen badute ez dela egokia, artikulo hori desagerrarazi daiteke.

- Ez da informaziorik galtzen, aurretiko idazpenak gordeta baitaude, nahiz eta horiek editatuak egon.

No hay comentarios: